ZUZTERRAK

EUSKAL KULTURA ELKARTEA

NORTZUK GARA?

Algortako irabazi asmorik gabeko kultura elkarte bat gara eta euskal kultura esparru soziokulturaletara hedatzea dugu xede. Euskal Herriko plazetara zuzentzen dugu gure proiektua, bertako jendearekin batera euskal dantzaz gozatzeko. Dantza-plazetaz gain, kantu-jiretan ere aritzen gara, gorputza mugitzeaz aparte musikaren eta kantuaren beroa sentitzeko.

ZUZTERRAK: ESANAHIA

Euskal kultura transmititzeko lehen urratsa atzera begiratzea eta aurretiaz transmisio horren arduradunei arreta jartzea da, gure sustraiei begiratzea, hain zuzen ere. Hori dela eta, bizkaieratik datorkigu izena: zuzterrak (sustraiak). Izenaz gain, Zuzterrak elkartearen logoak ere kutsu hori gordetzen du.

PARTAIDEAK:

JOANES ATXA 

"Datorrenaren keinu ta bisai,

hauspo askoren erregai"

Soinua jotzen du nagusiki, baina gitarra eta zenbait haize instrumentu ere menperatzen ditu. Ahotsarekin artea egiten badaki. Musika alorrean ez dago bera baino trebeagoa denik.

ZURIÑE GONZALEZ

"Ez da zunzun, ez da ttunttun,

pandero aireduna"

Panderojolea nagusiki, nahiz eta dantzan ere ezin hobeto moldatzen den. Pianoa ere jotzen badaki, baina perkusioarekin bereziki trebea dugu. Ez dago bere eskuaren bizkortasuna berdintzen duenik.

MIKEL ALDEKOA-OTALORA

"Albokaren garra, odolaren boza

soinuen argia, jaietako poza"

Gure txistularia, haizezko musika tresnetan da aditua. Alboka, albokotea, txirula eta beste zenbait erronkari aurre egin die. Badu oso gogokoa duen jostailua ere: ttunttuna. Soinu teknikari gisa lan fina egiten du ere bai.

BEÑAT URRUTIA

"Jantzan ikasi gura dabenak

barruetara beittue."

Dantzaria eta dinamizatzailea, dantza plazen gidari. Jauziak berak baino gehiago gustoko dituen pertsonarik ez dago. Dantzaldiak ikustea dantzatzea bezain gustoko du taldeko gazteak.

HURRENGO DATAK

Hemen izango dituzue gure ekintzen hurrengo datak: